logo-eu

GOZAMENEZ BETERIKO GAUA

“Con Mucho Gusto/Gozamenez” programako jarduera honekin, herriko/hiriko taberna ezberdinetan egindako emanaldi ezberdinen bidez, gazteen aisialdi eremuetara heltzen gara. Emanaldiak oso anitzak dira eta guztiak sexualitatearekin, sentimenduekin, desioarekin, mitoekin,... zerikusia dute (sabel-dantza, transformismoa, ipuin kontalariak, eta abar). Eta ikuskizunaz gozatzen den bitartean, programako beste jardueretan lortutako txartelekin, gazteek “amodio edabeak” har ditzakete (alkoholik gabeko edariak).