logo-eu

Epa, ni 16 urteko neska bat naiz. orain dela egun batzuk, nere mutilak sexu harremanak mantentzea proposatu zidan. Ni ez nengoen seguro, hortaz, nahi banuen saiatu eta gaizki sentitzen banintzen geldituko ginela erran zaten. Ni prest egon harte. Nik badakit nere lehenengo aldia berakin izanen dela. Maite diodalako eta hoi dena... baino ez dakit zertaz, beldurra sentizten dut... normala da?

Mon, 06/09/2010 - 17:47
Erantzuna: 

Beldurra emozio bat da, eta aunitzetan gauza ezezagunen aurrean sentitzen da. Zergatik? Pentsa modu batez emozio honek kasu gehiago egitea eta ongi aztertzea egoera lortzen duela. Hau da, gorputza eta buruarentzat defentsa mekanismo bat bezala izango zen. Garrantzitsuena sentimenduekin da SENTITZEA, hau da ez egin sentitu ez bazenu bezala. Utzi ateratzen, adierazi modu diferenteekin: hitz egiten, dardarka, oihukatzen,...Gero erlaxazio sentsazioa etorriko zaizu eta hortik erabakiak osasuntsuagoak dira.

Iepe!! orain dela gutxi egin dut nere mutilarekin lehenengo aldiz eta miñ dexente eman zidan...jakin nahiko nuke ea bigarren aldian ere miña ematen duen...Agurrr!!!

Mon, 16/08/2010 - 13:13
Erantzuna: 

Koitoari buruz ari garenean kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Anatomikoki ere, baginak gorputzaren gainerako atalak bezala, diferenteak izan daitezke. Zakilarekin gauza bera gertatuko litzateke, bai luzeraz, bai zabaleraz diferentziak daude batetik bestera. Orokorrean lubrikazioa eta baginaren kontzientzia hartzea da egiten ahal diren bi gauza. Nerbioen eraginez gutxiago lubrikatzen ahal da eta kanpotik lubrikazioa jartzen ahal da, beti ere kontutan hartuz preserbatiboarekin batera erabiltzen baldin badugu lubrikazio horrek ezin duela oliorik eraman (baselinak adibidez ez du balio). Bestalde baginaren kontzientzia hartzea ezagutzea izango zen. Jakitea nola gu geu nerbioekin estutzen ahal dugu edo erlaxazioarekin muskulua bigundu egiten ahal dugu. Ezagutzeko gure eragina, probatzen al dugu pixa egiten ari garenean moztera. Hori egiteko muskulua estutzen dugu. Gero edozein tokitan egiten ahal dugu ariketa hori, estutu eta laxatu, estutu eta laxatu. Modu honetan, koitoaren momentuan identifikatzen al duzu nola dagoen eta beharrezkoa bada erlaxazio pixka baten bitartez saiatu laxatzen.

kaixooo!! 17 urteko neska bat naiz eta orain dela bi aste hilekoa izan nuen...4 egun iraun zuen. Gaur pixa egiterakoan ez dut odolarekin egin baina idortzerakoan odola neukala ohartu naiz. Zergati gerta liteke hau?? Grabea da? Eskerrikasko!!

Thu, 29/07/2010 - 18:51
Erantzuna: 

Hilerokoa berez umetokian hilero prestatzen den endometrioa da odolarekin batera. Umetokiaren barnealdea prestatu egiten da ernalketa ematen baldin bada obulua hor ezartzeko. Hori ez denean gertatzen endometrio hori hormonen eraginez laxatu egiten da eta umetokiaren lepotik atera eta baginaren bitartez ateratzen da hilerokoa ezagutzen dugun izenarekin. Zer gerta daiteke hilerokotik kanpo odola galtzeko? Ba adibidez obulazioa ematen denean aldaketa hormonalak badira eta horren eraginez odola pixket ateratzen ahal da (behar bada zure kasua ikusita hilerokoa orain dela bi aste izan zenuela). Baliteke ere elikatzeko modua aldatu izana udan eta horrek eragina izatea ere hormonengan, bertze aldaketak zure ohituretan ere ematen ahal dute horrelako ondorioa: lo gutxi, zerbaitek estresatzea,...Ikusten duzunez ez da hainen zaila hilerokotik kanpo odola galtzea. Ikusiko bazenu gehiagora doala bai maiztasunean edo bai kantitatean joan zaitezke zure Emakume Arreta Zentrora baloratu dezaten egoera.

egon nahiz 20etatik 10etara tampon berdinarekin...oso beldurtuta nago gaisotasun arraro bat dagoelako...zer ahal dut egin¿

Thu, 01/07/2010 - 18:49
Erantzuna: 

Ez da komenigarria ordu aunitz pasatzea tanpona berdinakin, baina behin gertatuz gero zu ongi bazaude eta ez baduzu sumatu inongo sintomarik ez da arazorik. Behar bada irakurri duzu erlazionatuta dagoela "Síndrome de shock tóxico"arekin. Infekzio mota bat da hau eta sukarra, goitigalea, buruko minak, larru azalean lohiuneak,...etab ematen al du. Dena den, ez da tanpona bat ordu aunitz barnean duzun aldioro agertzen eta tanponik gabe ere agertu daiteke infekzio hau.

IKASKETAK Iepa! Gaiarekiko interesaturik nagoenez, zera jakin nahiko nuke... non egin ahal dira sexologiari buruzko ikasketak? Ikaastaro puntualez gain masterrak bakarrik daude ezta? Euskal Herri mailan badaude? Espanian non? Badakit agian ez dagokizuela zuei galdera hau erantzutea... baina ez dakit non galdetu... Eskerrikasko,

Thu, 24/06/2010 - 15:43
Erantzuna: 

Sentitzen dut informazio aunitz ez ematea baina ez nago soberra eguneratuta ikasketen gai horretan. Argi badakidana da ez dagola sexologiako ikasketa unibertsitarioak, dauden aukerak masterrak edo ikasketa konplementarioak dira. Euskal Herri mailan ez dut ezagutzen eta Estatu mailan Madrilen badire. Hobe izando zen orientatzaile batengana jotzea!

aber batzuetan nai dudanean tampon bat sartu pues notatzen dut ezin dudala jarraitu aurrera... zerbaitekin chokatzen duela bezala. tampona atera piska bat muguitu eta ya ahal dut sartu. baina jakin naiko nuen aber zakilarekin berdina gertatu ahal den

Thu, 24/06/2010 - 15:40
Erantzuna: 

Kontatzen duzuna zer ikusia badu baginaren ezaugarriekin, hau da, bagina ez da zuzena, ez da leuna eta bere paretak ez daude bereiztutak bata bertzearen kontra baizik. Baina zerbait sartzen denean forma horretara egiten da malgutasun handia duelako. Hortaz ba, batzutan zerbait sartzen ari denean aldeetan pixket trabatzen ahal da eta mugituz barnerago sartzen ahal da. Hau gertatzen al da tanponarekin, zakilarekin, baginan sartzen den eraztun hormonala, etab. Baginaren malgutasunean ere nerbioak izaten al dute eragina, malgutasuna galduz eta baginaren muskulua gogortuz. Gure gorputzaren atal guztiak ezagutzeak laguntzen du bizipen osasuntsua izaten!!

NIRE MUTIL LAGUNA ETA NIREA ONDO ZIJOAN, BAINA AZKENALDIAN EZ DAKIT ZER GERTATZEN DEN, ZAKILA BAJINAN SARTU ETA SEGUNDO BATZUETARA KORRITU EGITEN DA. ZER EGIN DEZAKEGU? EYACULACION PRECOZ AL DA?

Mon, 07/06/2010 - 14:04
Erantzuna: 

Izenak jartzea baino garrantzi gehiago du jakitea bai zu eta bai bera nola bizitzen duzuen egoera. Lehen gertatzen ez bazen eta orain gertatzen bada aldaketa bat izan da eta aldaketa horren bizipena garrantzi handia badu. Ze berez aldaketak ez dute zertaz arazo bat izan behar. Gorputzaren erantzuna ez da beti berdina eta egoera desberdinetan erantzun diferenteak izaten ahal ditu. Horren bizipenaren ondorioz arazoak sortu daitezke eta horren atzealdean beldurrak, arauak, helburuak izaten dira. Ikusiko bazenuten egoeran ez zaretela murgiltzen profesionalengana jo dezakezue, zuen Emakume Arreta Zentroan Sexologia zerbitzua baduzue gaia lantzeko eta batez ere egoera goxo eta lasaia bat bilatzeko.

REGLAREKIN BAZAUDE ETA KONDOIRIK GABE BARRUAN KORRITZEN BADA, HAURDUN GELDITZEKO AUKERAK AL DAUDE? REGLA JEISTEAREKIN BATERA AMAITZEN AL DIRA HAURDUN GELDITZEKO ARRISKUAK?

Mon, 07/06/2010 - 13:54
Erantzuna: 

Erregelarekin egotea ez du inongo ziurtasunik ematen haurdun ez gelditzeko. Hasteko kontutan hartu beharko dugu datak ematen diguten informazioarekin probabilitate altua edo baxua baden haurdun gelditzeko aterako dugula, baina ez ziurtasun finko bat, zikloak aldatzen baitira hilabete batetik bertzera faktore aunitzen eraginez.
Horrela ba, hilerokoa jaisten den egunean zikloaren lehendabiziko eguenean gaude eta azkeneko eguna hurrengo hilerokoa jaisten den aurreko eguna izango da. Azken egun horri 14 egun kenduta obulazio eguna aterako zaigu eta hor haurdun gelditzeko arrisku handiena dago. Espermatozoideak 3-5 egun bizirik irauten ahal dutenez, obulazio egun horri 5 egun kenduta hasiko dira arrisku egunak eta bukatu obulazioa pastua eta bi egunetara. Ikusten duzunez epe horretan batzuk egoten ahal dira hilerokoarekin bertze batzuk ez, zikloaren eta odolaren iraupenaren arabera.

mutil batekin nabil eta gauza da ez dugula oraidik sexua praktikatu eta egia esan hainbat hilabete daramatzagu elkarrekin baina ez dakit zer pentsatzen duen honi buruz, ez dakit momentuan egonda aurrera egin edo ez eta ez dakit nola galdetu ahal diodan edo soilik itxoin gertatu arte..gainera bera ni baino helduagoa da eta nolabait ere beldurra ematen dit..nahiko nahastuta nabil!!

Thu, 20/05/2010 - 16:28
Erantzuna: 

Idazten duzunarengatik errango nuke beldurrak egon daitezkeela hor atzeko aldean. Sexualitatearen adierazpena ez du funtzionatzen eragiketa matematiko bat bezala. Hemen ez dago arau finko bat ezta instrukzio zehatzik. Pertsona bakoitzak hausnartu behar du bere burua jakiteko zer nahi duen, noiz, nola...eta gero bikotearen kasuan, komunean jarri. Hau da, HITZ EGIN. Ez duzu jakinen zer pentsatzen duen ez baduzu hitz egiten. Adieraztea gure beldurra, gure ideiak edo gure dudak laguntzen ahal du.

Aupa! maider naiz, 15 urte ditut, eta jakin nahiko nuke nola egiten den HORI lehenengo aldian, pausoz pauso.

Tue, 30/03/2010 - 14:59
Erantzuna: 

Zer da HORI?????
Gauzak izen bat badute. Batzuetan tabu bat izan da sexualitatea eta horren ondorioz hitz zehatzak falta zaizkigu gauzak izendatzeko. Badirudi harreman sexualei buruz ari zarela, eta bereziki sarketari buruz. Hala da?? Hala bada harreman sexualak ez dira matematika bezala eta dago arau finkorik. Bakoitzak bere bizipena pertsonala eta berezia du. Hortaz ba, zure erabakia nola egin, norekin, noiz, nola...

KAIXO!! GALDERA BAT DAUKAT: KONDOIA KADUKATZEN DEN EGUNEAN, BOTA BEHAR DA EDO EGUN BATZUK GEROAGO ERABILI AHAL DA?? EDO HILABETE BAT EDO BI GEROAGO ORAINDIK ARRISKURIK EZ DAGO?? ESKERRIK ASKO

Tue, 30/03/2010 - 14:54
Erantzuna: 

Kontutan hartuta kondoia kadukatzen denean materiala (latexa) kalitatea galtzen duela hobe izango zen egun batzuk lehenago botatzea egun batzuk geroago baino. Batez ere kontutan hartu data hori luzea izaten dela eta denbora horretan ze baldintzetan egon den ere jakitea ona dela, ze naiz eta kadukatuta ez egon bero aunitz egiten duen tokian egon bada, adibidez, apurtzeko probabilitate handiak badu. Nafarroan bizi bazara zure Emakume Arreta Zentroan 23 urte arte doanik har ditzakezu kondoiak.

KAIXO!!! 14 URTEKO MUTIKOA NAHIZ ETA GALDERA BAT DAUKAT; JAKIN NAHIKO NUKE, HARREMAN SEXUALAK IZATEAN, ALUAK ZAKILA SARTZERAKOAN HAUNDITZEN DEN EDO EZ, HOBETO SARTZEKO... ESKERRIKASKO!!!!!

Tue, 30/03/2010 - 14:48
Erantzuna: 

Aluari buruz baino badirudi baginaz ari zarela. Baginari buruzko mito aunitz badira. Berez ez da zulo bat tamaina fixoa duena; paretak junto daude eta zerbait sartu edo ateratzen denean horretara "egokitu" egiten da: tanpona bat, behatza, zakila, errebisioetako espekuloa, haurra erditzeko momentuan, etab. Baginaren flexibilidade hori aldatu egiten ahal da egoeren arabera. Nerbioen eraginez "gogortu" egiten ahal da sarketa zailduz adibidez. Gorputzaren atal guztien funtzionamendua eta eragina ezagutzea lagungarria izan daiteke bizipen osasuntsua izateko .

Kaixo, Tomas naiz jakin nahiko nuke zenbat alu dituen neska batek

Tue, 30/03/2010 - 14:37
Erantzuna: 

Kaixo Tomas, neskak alu bakarra dute mutikoak zakil bakarra bezala.

Iepa! 17 urteko neska bat naiz eta beldurra ematen dit sexu harremanak edukitzea. Baina beldurra ez da momentuan eduki dezakedan minarengatik edo nerbioengatik... nik dudan beldurra da sexu harremanak izan ondorengoari; beldurra diot nahiz eta antisorgailuak erabili haurdun geratzeari. Eta harremank izan ondoren seguru nago hurrengo egunetan gai hau buruan edukiko dudala eta etengabe egongo naizela pentsatzen agian haurdun geratu naizela... Ez dakit honi nola aurre egin.. aholkuren bat emango bazenidate eskertuko nizueke.

Wed, 03/03/2010 - 18:04
Erantzuna: 

Kontatzen duzunarengatik beldurra handia badiozu gertatzen ahal den ondorio negatiboari. Eta aukera, izan bada, baina landu beharko duzu gai orokor bat: bizitzan gertatzen zaizkigun gauzetan bada alde bat gure esku dagona (adibidez antisorgailuak erabiltzearena) baina bada alde bat ez dagona gure esku (antisorgailuek huts egiten al dutela). Zure esku dagoena egiten baduzu ondorio negatiboaren arriskua aunitz jausten da, eta onartu beharra dago osasunez eta ahal den lasaitasun gehienez. Beldurra horiei aurre egiteko sentitu egin behar ditugu eta adierazi, negarraren bidez, haserrearen bidez,...kanpora adieraziz gure gorputza lasaitasun bat hartzeko. Helburua konfiantza gure buruan eta gure erabakietan gureganatzea da. Ikusten baduzu bakarrik ezin duzula profesionalen laguntza eskatzen ahal duzu.

2o urteko neska naiz. obarioan kiste bat dudala esan didate eta jakin nahiko nuke ea pastilla antisorgailuak hartzea ona den edo es, miña asko egiten didalako eta beldurra ematen dit berriro ere erlazioak izatea agian miña egingo didalako

Wed, 03/03/2010 - 17:51
Erantzuna: 

Pilula antisorgailuen funtzioa obarioak atsedenaldi batean uztea da, hau da, obarioek egiten dituzten hormonak ahotik sartuz burmuina ikusten du badela hormona kantitate nahikoa eta obarioak gelditu egiten ditu. Horren ondorioz baliteke, kistearen arabera dena den, atsedenaldian dauden bitartean kistea ez handitzea edo eta arazoak ez ematea. Hori dena den kistea ikusi dizun profesionalak adierazi beharko zizun, ze kiste guztiak ez dira berdinak. Pilulak, bestalde, badituzte bere alde positiboak eta bere alde negatiboak. Gorputza bakoitzaren arabera ondorioak suertatzen ahal dira. Hasteko zure ziklo naturala desagertu egiten da eta batzutan gorputzak hori ongi onartzen du eta bertze batzutan gaizki. Minan aldetik gehienetan hilekoak pilulekin kantitate gutxiagokoak eta min gutxiagokoak izaten dira. Baina zuk kontatzen duzun harremanetako min hori ez dakit zehazki kistearekin zer ikusirik baduen, izan daiteke koitozko harremanarekin zer ikusirik izatea eta ez kistearekin.
Animatu zaitez zure emakumearen arreta zentrora joatera eta han informea aurrean izanda aztertu daiteke egoera, abantailak eta eragozpenak.

neska gazte bat naiz eta lehenengo aldian min ematen duen jakin nahiko nuke.Baita ere zein den metodorik seguruena.Milesker!!

Mon, 15/02/2010 - 14:55
Erantzuna: 

Lehendabiziko koitozko harremana mito aunitzek inguratu egiten dute. Badire baldintza batzuk kontutan hartu behar direnak mina eta koitoari buruz hitzegiten dugunean. Kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Anatomikoki ere, baginak gorputzaren gainerako atalak bezala, diferenteak izan daitezke. Zakilarekin gauza bera gertatuko litzateke, bai luzeraz, bai zabaleraz diferentziak daude batetik bestera. Orokorrean lubrikazioa eta baginaren kontzientzia hartzea da egiten ahal diren bi gauza. Nerbioen eraginez gutxiago lubrikatzen ahal da eta kanpotik lubrikazioa jartzen ahal da, beti ere kontutan hartuz preserbatiboarekin batera erabiltzen baldin badugu lubrikazio horrek ezin duela oliorik eraman (baselinak adibidez ez du balio).
Antisorgailuetaz berriz, preserbatiboak dira bai haurdunaldiak eta bai gaixotasunak prebenitzen dituzten metodoak, beti ere koitoez ari bagara. Gainerako antisorgailuak haurdunaldiak prebenitzen dituzte eta profesional batekin hitzegin beharko duzu erabili baino lehen. Informa zaitez!

zer da maitemintzea?

Mon, 15/02/2010 - 14:49
Erantzuna: 

Maitemintzea, teknikoki hitz eginez, sentimendu psikosexual bat da. Hiru sentimendu desberdintzen ahal ditugu: desioa, erakarpena eta maitemintzea. Desioa biologikoan oinarrituta dago, gogoak izatea, orokorragoa. Erakarpenak, berriz, zerbait konkretuagoak sortzen digu. Maitemintzea esklusibitatean oinarritzen da, hau da, maitemintzen gara pertsona bakar batez momentu bakoitzean. Egoera berezi bat ematen da maiteminduta zaudenean, eta bizitzak horren inguruan bira ematen du momentu horretan.
Dena den, argitu beharko genuke gauza bat dela sentimendua eta bertze gauza bat da bere inguruan sortzen diren mitoak edo fantasiak. Maitemintzea ez da desioa baino hobe, ezta makurragoa; ez da beharrezkoa maitemintzea harreman batean hasteko; ez da bakarrik gaztetan sentitzen den zerbait...

EPA!!! 16 urteko neska bat naiz eta jakin nahiko nuke ea lehenengoz koitoa egiten duzunean miña ematen duen. imena tanpoi batekin hausten bada ere miña ematen du?? ESKERRIKASKO!!!

Wed, 03/02/2010 - 15:56
Erantzuna: 

Koitoari buruz ari garenean kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Anatomikoki ere, baginak gorputzaren gainerako atalak bezala, diferenteak izan daitezke. Zakilarekin gauza bera gertatuko litzateke, bai luzeraz, bai zabaleraz diferentziak daude batetik bestera. Orokorrean lubrikazioa eta baginaren kontzientzia hartzea da egiten ahal diren bi gauza. Nerbioen eraginez gutxiago lubrikatzen ahal da eta kanpotik lubrikazioa jartzen ahal da, beti ere kontutan hartuz preserbatiboarekin batera erabiltzen baldin badugu lubrikazio horrek ezin duela oliorik eraman (baselinak adibidez ez du balio).
Bertzalde, emakume guztiak, ez dugu himena sortzetik. Baliteke ere himena ariketa fisiko batekin haustea edo, zuk diozun moduan tanpona bat jartzen bertzeak bertze. Minarena, kasu hauetan, lotutagoa egonen zen baginaren "gogortasunarekin" (nerbioek eraginda) himenaren hauste horrekin baino.

aupa!ez dut sexuarekiko interes handirik, nahiz eta hau praktikatzerakoan oso gustora egin. hala ere, praktikatzerakoan ez naiz oso eroso sentitzen. zergatik izan daiteke hau?

Wed, 27/01/2010 - 12:14
Erantzuna: 

Beti ere kontutan hartu behar dugu hezkuntza "arrazionala" jasotzen dugula batez ere. Horrek zer esan nahi du, ba aunitzetan emozioak eta sentimenduak ez ditugula kontutan hartzen gure eguneroko bizipenetan. Sexualitatean bizipen emozionala garrantzi handia du, hortaz ba laguntzen al dizu aztertzea ea nondik ari zaren sexualitatea bizitzen eta adierazten, hau da, berez sortzen zaizu desioa eta aurrera eramaten duzu edo suposatzen delako egin behar dela egiten duzu? Horrelako hausnarketa pertsonala egitea laguntzen ahal du batez ere LANTZE jarrera bat sortzeko, ez bilatzeko "normaltasunean" neure ongizatea, definitzeko neure gustukoa dena, ongi egiten datena,...

17 urte ditut, eta haurdun nagoela pentsatzen dut aldihoro! zer egin dezaket? oso kezkatuta nago...

Thu, 07/01/2010 - 17:53
Erantzuna: 

Lehendabiziko gauza argitzea ea haurdun zauden edo ez da. Atzerapena edukita hilerokoan haurdunaldiko froga bat egitea da ziurrena. Horretarako zure Emakume Arreta Zentrora joan zaitezke edo zuzenean Andraizera Gazte Programaren barnean sartuko zinelako. Han froga doanik eginen dizute, eta gainera lantzen ahal duzu ea beldurra horiek oinarrituta dauden arrisku praktikak dituzulakoz edo beldur orokorragoak diren eta kasu horretan egin beharrekoa lan pertsonala orokorragoa da.

aupa!sexu orala praktikatzea ona al da? nola egin daiteke? eman aholku batzuk mesedez. nola egin dezaket nire mutila oso laister ez korritzeko? zer egin dezaket sexuaz gehiago gozatzeko? mila esker!

Thu, 05/11/2009 - 16:50
Erantzuna: 

Sexu orala praktikatzea aukera bat da. Hau da, ez da ez ona ez txarra. Aukerak bakoitzak baloratu behar ditu eta bere desioaren arabera praktikatu edo ez. Harremana bertze pertsona batekin bada, orduan ere bere desioak eta aukerak kontutan hartu beharko dira. Pertsona guztiak pertsona sexuatuak gara eta ondorioz bizipen pertsonala eta bakarra dugu geure sexuaz. Horren ondorioz ez da modu on bat ezta bakarra ere gozatzeko edo gauzak egiteko. Bizipen sexuala sortuz doa, pertsona bakoitzak bere bizipen sexuala egiten doaz bere bizipenei esker. Ez da formula magikorik ezta eragiketa zehatzerik, bertze gauza batzuetan bezala.

erabili ahal dira bi antisorgailu batera?

Wed, 28/10/2009 - 13:30
Erantzuna: 

Antisorgailuek bi funtzio desberdinak izaten ahal dute: alde batetik nahi ez diren haurdunaldiak prebenitzea eta bertze alde batetik sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak prebenitzea. Nahi ez den haurdunaldia prebenitzeko ere fiabilitateak diferenteak dira antisorgailu batetik bertzera. Bi gauza hauek kontutan hartuta erabiltzen ahal ditugu bi antisorgailu diferente, batek fiabilitate altua duelako nahi ez diren haurdunaldia prebenitzen eta bertzea, berriz, gaixotasunak prebenitzen, edo eta fiabilitatea gehitzeko nahi ez den haurdunaldia prebenitzen. Hala ere, kontutan hartu, adibidez, bi preserbatibo erabiltzea aldi berean ez dela komenigarria, ze fiabilitatea gehitu baino, arrisku gehiago dago hauek hausteko.

Zeintzuk dira sexu praktika arriskutsuak?

Wed, 21/10/2009 - 16:31
Erantzuna: 

Sexu praktika arriskutsuak ze ikuspuntutik? Kontutan hartuko ditugu bi:
-Nahi ez diren haurdunaldiei buruz ari bazara koito maginala izango zen praktika arriskutsua.
-Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunekin erlazionatuta, orduan kontutan hartu behar dugu bai odola edo bai fluxu maginalak edo isurketa parte hartzen dutenetan. Hauek dira: koito maginala, uzki koitoa eta sexu orala izango ziren.

ieu!mutila naiz zuek ulertzeko.larrua jotzerakoan ta korritzen zarenean kondoian,te segi nahi baldin baduzu jarri behar duzu beste kondoi bat o kondoi berarekin balio du?? enga aio!

Mon, 07/09/2009 - 16:45
Erantzuna: 

Bai, beharrezkoa da eiakulatu ondoren kondoiaz aldatzea derrigorrez ez baduzu arriskurik onartu nahi. Eta hau hola da kontutan hartzen delakoz zakilaren tamaina eiakulatu ondoren aldatzen dela eta hor kondoia laxo geldituko zen, arriskua handia izanda kondoia baginaren barnean gelditzeko. Bestalde, zakila berriz tente jartzen denean kondoia berri bat beharrezkoa da hasieratik egokitzeko zakilaren formara eta ez lehenago hartu duen formara.

zakil txiki xamarra dugunontzat, bai al dago hori handitzeko metodorik viagra erabili gabe?

Mon, 17/08/2009 - 15:48
Erantzuna: 

Viagraren funtzioa ez da zakila handitzea, tentetasuna lortzea baizik. Nik galdetuko nizuke, zertarako zakila handiagoa, zertarako zakila tenteagoa...??? Gure gorputza sexuatua da, sexudunak gara lehendabiziko zelulatik azkeneko zelularaino. Gorputz guztiaren bizipen osasuntsua ez dago ez gorputzaren atal batean, ezta horren tamaina edo gogortasunean. Gure gorputza aldatzea baino, proposamena izango zen gorputza ongi ezagutzea, onartzea, maitatzea eta bere bitartez gozatzea.

Aupa!! gertatu ahal da zu pentsatzea sexuaren bidez pasatzen diren gaixotasunik ez izatea, baino gero konturatu gabe sexua praktikan jartzean norbaiti gaixotasunen bat pasatzea??? mila esker!!

Mon, 17/08/2009 - 15:41
Erantzuna: 

Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak ez dute beti sintomarik ematen. Baina egia da gaixotasun hauek harreman sexualekin (ez bakarrik) erlazionatuak daudela. Horrela bada, neurri prebentiborik gabe izan baduzu harreman sexuala, naiz eta ez sumatu deus, komenigarria izango zen frogak egitea. Modu honetan jakiten al duzu gaixotasunik baduzun edo ez, eta ez baduzu ezinezkoa da bertze inori transmitizea.

Kaixo!! Nire galdera hau da: gera dezake nire neskalaguna haurdun biok harremanak izan baditugu penetraziorik gabe eta biok kuleroekin? Gerta daitake espermatozoideak nire kuleroak pasatzea eta bere gorputzera igarotzea? Gerta daiteke nire espermatozoideak bere flujoarekin batera bere baginan sartzea? Mesedez ahalik eta azkarren erantzun. Mila esker

Mon, 17/08/2009 - 15:35
Erantzuna: 

Erraten duzuna gertatzea oso zaila da. Berez bada arriskua sarketarik gabe haurdun gelditzeko, eta gertatzen ahal da isurketa baldin badago aluaren kanpoko aldean.Dena den edozein egoeratan isurketa aluaren inguruan ez izatea gomendatzen da arriskurik ez izateko.

zakilan baldin badugu larruazal kordatxo bat (barrukoarekin lotuz), koitoa egitean min egingo du??? Nola kentzen al da??

Fri, 24/07/2009 - 11:57
Erantzuna: 

Zakilaren larruazala glandearen inguruan sobera estu baldin badago horrek mina ematen al du koitoaren momentuan edo eta zakila ongi garbitzeko arazoak. Ongi ulertu baldin ba dut zure galdera fimosisari buruz hitz egiten ari zara. Hori dela eta urologo batek baloratu beharko zuen nola dagoen zehazki erabakitzeko beharrezkoa den edo ez operatzea. Operazio horretan egiten dena da larru hori kendu.

zakilan izaten baldin badugu larruzko kordatxo bat, koitoan egitean min ematen du??? nola kentzen al da??

Fri, 24/07/2009 - 11:57
Erantzuna: 

Zakilaren larruazala glandearen inguruan sobera estu baldin badago horrek mina ematen al du koitoaren momentuan edo eta zakila ongi garbitzeko arazoak. Ongi ulertu baldin ba dut zure galdera fimosisari buruz hitz egiten ari zara. Hori dela eta urologo batek baloratu beharko zuen nola dagoen zehazki erabakitzeko beharrezkoa den edo ez operatzea. Operazio horretan egiten dena da larru hori kendu.

iepa gozamenez. nire galdera oso kuestionarioa da eta ziurtasunez eratntzutea nahiko nuke. nire ustez bisexuala naiz? zer egiten al dut? nola jakin dezaket? nire lagunei esan nezake?

Mon, 22/06/2009 - 13:35
Erantzuna: 

Orientazio sexuala ez da kaxoi itxita, eta beti ere sentimenduak aztertu behar ditugu errespetuz eta modu osasuntsuaz gure buruari min ez egiteko. Orientazio sexuala batekin identifikatu edo bertze batekin identifikatu ez litzateke garrantzitsuena. Garrantzitsuena neure sentimenduak identifikatzea momentu bakoitzean eta beraiekin bat egitea horien adierazpenean.
Lagunei esan edo ez esan aztertu baino behar bada planteatu beharko zinen zertarako esango zenuke edo zer espero duzu esate horretaz.
Badakizu Emakumeendako Arreta Zentroetan Hezitzailearekin ordua hartuz informazio interesgarria jasotzen ahal duzu zure sentimenduak aztertu eta argitzeko.

Kaixo!!! Zer gertatzen da amodioa goiz eiakulatzen den mutiko batekin egiten baduzu?? gutxiago gozatuko duzu?? Agur!!

Thu, 28/05/2009 - 16:45
Erantzuna: 

Gozamena harreman batean ez dago ez zakilan ez bere tentetasunean oinarrituta. Zakila gorputzeko atal bat da, baina bertze hainbertze atal badugu gozatzeko. Hortaz ba, eiakulazioak baldintzatzen al du harreman sexual mota bat, baina ez da harreman sexual bakarra!!

Aupaaa!! Badakit galdera hauek askotan eginen dizuetela baina eske ni jakin beharra daukat!! Penetrazioa dagoen lehenengo aldia min ematen du? Eta min ematen badu zergatik izan ahal da?? Emakume guztiak imen-a daukagu?? Beste egoera batzutan ere apurtu ahal zaizu imen-a? Eskerrikasko!!

Thu, 28/05/2009 - 16:40
Erantzuna: 

Koitoari buruz ari garenean kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Anatomikoki ere, baginak gorputzaren gainerako atalak bezala, diferenteak izan daitezke. Zakilarekin gauza bera gertatuko litzateke, bai luzeraz, bai zabaleraz diferentziak daude batetik bestera. Orokorrean lubrikazioa eta baginaren kontzientzia hartzea da egiten ahal diren bi gauza. Nerbioen eraginez gutxiago lubrikatzen ahal da eta kanpotik lubrikazioa jartzen ahal da, beti ere kontutan hartuz preserbatiboarekin batera erabiltzen baldin badugu lubrikazio horrek ezin duela oliorik eraman (baselinak adibidez ez du balio).
Emakume guztiak, berriz, ez dugu himenarekin sortzen. Baliteke ere himena ariketa fisiko batekin haustea edo eta tanpona bat jartzen bertzeak bertze.

bi mutil dauzkat eta bihar biekin larrua jo nahi dut. bukatzerakoan, semena tragatuko dut eta zer egingo dut, lehenengo baso batera bota ala zuzenean edan?

Thu, 21/05/2009 - 15:03
Erantzuna: 

Bizipen sexualari buruz ari garenean pertsonak berak erabaki behar duena zer duen gustukoa eta zer ez. Arriskuei begira, kontutan hartu semena irensteak arriskua dakarrela HIESA kontu.

ONA AL DA EGUNERO PAJA BAT EGITEA?

Wed, 13/05/2009 - 16:20
Erantzuna: 

Masturbazioa aukera pertsonal bat da bizipen sexualan. Ez dago gauza ona edo gauza txarra sexualitatearen inguruan mintzatzen garenean. Adierazpen horren bizipen pertsonala da garrantzia duena: egiten dut nahi dudalako edo behartuta, modan dagoelako edo nere lagunek egiten dutelako? Beti ere nere desiotik eta nere gorputza eta burua errespetatuz egiten dudana osasuntsua izanen da neretzat.

KAIXO!! 19 URTEKO NESKA BAT NAIZ ETA KEZKA TXIKI BAT DUT. LEHENGO EGUNEAN, HARREMAN SEXUALAK IZATERAKOAN NIRE MUTIL LAGUNAK IPURTZULOTIK EMAN ZIDAN ETA HORAIN ZULOA HANDITUTA DAUKAT. TXARRA AL DA HORI?

Tue, 05/05/2009 - 13:26
Erantzuna: 

Bizipen pertsonalei buruz ari garenean ez dago gauza "ona" edo "txarra". Planteatu beharko zeniona zure buruari da zure bizipena nolakoa izan den eta zer suposatzen dizu zuri zuloa handitua izate horrek. Gainerako teoriak edo esanak aunitzetan morboan edo mitoetan oinarritutak daude.

Kaixo. nik betitik izan dut zakil txikixamarra eta horrek bai al du oztoporik harreman sexualak izaterakoan?

Mon, 27/04/2009 - 11:45
Erantzuna: 

Zakilaren tamainak ez du oztopatzen harreman sexuala. Hasteko harreman sexualari buruz ari garenean ez garelakoz ari bakarrik koitoaz. Hau da, harreman sexuala muxukatzea, laztantzea, besarkatzea, jostatzea, begiratzea da,...Gure gizartean garrantzi handia ematen zaio koitoari eta horrek arazo aunitz ekartzen al dizkigu bizipen pertsonal eta askea izateko.
Bertzalde, koitoari dagokionez, bai bagina eta bai zakila tamaina eta forma diferenteak dituzte pertsona diferentetan. Gainera kontutan izan behar dugu saldu zaigula koitoa dela harreman osoena eta plazer gehiena ematen diguna eta hori ez da horrela. Bizipen pertsonala da eta bakoitzak bere gorputza ezagutzeak laguntzen du, jakitea non gustatzen zaion ukitzea, noiz eta nola. Jakin hori transmititzen edo eskatzen hori baldin bada desioa. Eta jakin ezetz esaten nahi ez dugunean zerbait egin.

KAIXO!! 6 HILABETE NITUENETIK BARRABILA BAKARRA DAUKAT EZ DAKIT ZERGATIK ETA JAKITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE. BESTALDE ARAZORENBAT DABOEN JAKIN NAHIKO NUKE.

Wed, 25/03/2009 - 17:15
Erantzuna: 

KOntatzen duzunaren zergaitia jakiteko datu batzuk jakitea beharrezkoa izanen zen. Barrabilak sortzereakoan ez daude eskrotoaren barnean. "Jautsi" egiten dira denborarekin. Jakin beharko zen ea ez duzun jautsita edo berez ez duzun. Dena den gorputzak funtzionatzen ahal du batekin bakarrik, ze bertze horrek hartzen du gehienetan bien funtzioa. Obarioekin ere iduritsue gertatzen ahal da. Bere lana espermatozoide eta hormonekin zerikusirik du.

nire mutila asko maite dut eta berarekin koitoa egin nahi dut. lehenengo aldiz berarekin egin nuen eta ez zen sobera ongi atera oso hurduri nintzelako eta min asko hartu nuelako. zer egin dezaket beldur horiek kentzeko eta lasaitasunez koitoa praktikatzeko?

Wed, 18/02/2009 - 18:04
Erantzuna: 

Hasteko egoera bat berria edo ezezaguna denean beldurrak ateratzea ohizkoa izaten da. Konfiantza falta, informazio falta, esperientzia falta...Beldurrak kendu baino gehiago egin behar duzuna da beldur horiek aztertu. Zure gorputzak beldurrakin erantzuten du zerbait berriaren aurrean arriskuetaz prebenitzeko modu bat delako. Entzun beldurra horiek, eman denbora zure gorputza eta zure buruari, mimo handiakin planteatu hurrengo egoerak berarekin...Pixkanaka, pixkanaka zu konfiantza hartzen joanen zara beti ere erabakiak hartzeko libre zarela jakinta, zer nahi duzun eta zer ez.

BELDURRA EMATEN DIT KOITOA EGITEAK Nere mutilarekin oraindela dexente koitoa egin nuela, baina oso urduri nintzenez min handia eman zidan eta gaizki pasa nuen. Orain berriro egin nahiko nuke, baina beldur antzeko bat dut. zer egin dezaket lasaitzeko eta beldurrak alde batera uzteko?

Wed, 18/02/2009 - 17:58
Erantzuna: 

Koitoan mina sentitzea erlazio handia du urduritasuna eta beldurrekin. Bagina muskulu bat denez nerbiosten garenean gogortu egiten da eta koitoa zailtzen ahal du edo mingarria bihurtu. Aukera izango zen zu beldur eta urduritasun hori lantzea koito hori izan baino lehen. Lagungarria izan daiteke adibidez behatzen bitartez baginarekin jolastea jakinda kontrolatzen ahal dela gehiago zenbat sartu, noraino eta ze nolako sentsazioa ematen dizun momentu bakoitzean. Lubrikanteren bat erabiltzeak ere laguntzen ahal dizu, irristatzeak mina lasaitzen ahal duelako. Dena den eta beti ere, gauzak errespetu handiz izan daitezela, zuretzat eta zure gorputzarentzat. Ez izan prisak edo agobiorik data bat jarriz, utzi lasai lasai denbora pasatzen zuk ziurtasuna sentitu arte.

Nik regla izan eta gero, aste bat pasatuta garbitzean bagina, likido xuri arraro bat isuritzen dut. Ez zitzaidan inoiz pasatua. Zer da?

Tue, 25/11/2008 - 11:44
Erantzuna: 

Erraten duzunarengatik fluxu baginala irudi du. Fluxu baginalak aldatu egiten du gure zikloaren momentuaren arabera. Obulazioa baino lehen, obulazioa, eta obulazio ondotik kolorea aldatzen da: zurixka, gardena eta horixka izaten ahal da. Kantitatea eta ezaugarriak ere aldatu egiten dira.