Programa hau Gazte Kontseiluak, Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarrak, Sarek, Iturrama eta Andraize Zentroetako Gazte Programak, Hegoak elkarteak, Gehituk, Askagintzak eta Ilota Ledok antolatzen dute, zonaldeko gizarte zerbitzuetako langileen, Emakumearen Arreta Zentroetako hezitzaileen eta gazte talde eta gaztetxe anitzen laguntzarekin.
Nafarroa osoko Gazte Elkarteek osatutako erakundea da Nafarroako Gazte Kontseilua. Osatzen duten elkarte horien artean, izaera ezberdinetako taldeak aurki ditzakegu: aisialdi eta denbora librekoak, politikoak, erlijiozkoak, kulturalak, sindikalak, e.a. Kontseiluko Osasun Arloak osasuna eta hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko, drogamenpekotasunari aurrea hartzeko, e.a. lanean dihardu.

HIESaren Aurkako Batzorde Hiritarra Giza Inmunoeskasiaren Birusaren (GIB) transmisioa ekidin eta horri aurrea hartzeko, eritasun hori duten pertsonei laguntzeko eta, oro har, gizartearen horienganako elkartasuna sustatzeko helburua duen GKE bat da.
GIB/HIESaren kontrako tresna nagusia prebentzioa dela uste dugu, eta horretarako, osasuna era arduratsuan bizitzeko eta sexualitatea pertsonen bizipen pozgarri, natural eta global gisa sentitzeko mezuetan oinarritzen gara.

SARE zuzenean edo zeharka GIB/HIESak eragiten dien pertsonek osatzen duten gobernuz kanpoko erakundea da. Pertsona guztiak gure arazoak konpontzeko gai garela uste dugu, aukera ematen bazaigu, betiere. Horretarako, gure laguntza, konfidentzialtasuna eta elkartasuna eskaintzen ditugu.
Hiesarekin lotutako guztiaren inguruko argibideak eman, gaixotasuna duten pertsonei eta beren ahaideei laguntza emozionala eskaini, eta gizarteak GIBa onartzea nahi dugu, GIBarekin bizi diren pertsonen duintasuna mehatxatzen duten eta beraien eskubideak urratzen dituzten egoerei erantzunez.

Iturrama eta Andraize Zentroetako gazte programak (Osasunbidea) doako arreta eta aholkularitza eskaintzen du sexualitatearen eta antisorkuntzaren inguruan. Zure etxetik gertu aurki gaitzakezu.

HEGOAK elkarte independentea eta irabazi asmorik gabekoa da. Drogen kontsumoarekin zerikusia duten arazoei aurrea hartzeko lanean dihardu, arriskuak eta kalteak murriztuz. Horretarako bitartekoak sentsibilizazioa, argibideak eskaintzea eta hezkuntza dira; komunikazio, eta familiaz kanpoko hurbilketa estrategietan oinarrituz. Horren guztiaren helburua ondokoa da: pertsonak prestatzea drogak dauden munduan modu normalizatuan elkarrekin bizitzeko eta gizarte zibil integratzailea osatzeko kontsumoa pertsonen bizitzaren erdigunea izan ez dadin, eta substantziak "legezkoak zein legez kanpokoak" modu desegokian erabiltzetik erator litezkeen arrisku eta kalteak minimizatuz.

GEHITU, Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkartea, gehienean homosexualak diren ehunka emakume eta gizonek osatzen dute. Pertsona gay, lesbiana, bisexual eta transexualek oinarrizkoak diren duintasun, berdintasun eta gure sexoafektibitatea aske garatzeko dugun eskubide osoa aitortzeko helburuak batzen gaitu. Baita sexu orientazioa eta identitate transexualagatik egon daitekeen edozein diskriminazio legal edo sozialarekin bukatzea ere.

ASKAGINTZA drogamenpekotasunaren fenomenoa normalizatzeko lanean diharduen gizarte taldea gara. Prebentzio Ekintzak du guretzat garrantzi handien, heziketa eta jendartea eta kultura eraldaketarako neurrien batuketan oinarritua. Drogomenpekotasunik gabeko drogadun jendartearen ikasprozesu pertsonal eta kolektiboaren barruan.
ILOTA LEDO Transexualen, Lagunen eta Ahaideen taldea gara.
CON MUCHO GUSTO-GOZAMENEZ programari Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ematen dio diru-laguntza.

